Ikasturte amaierarako Eusko Jaurlaritzak bere plana aurkeztu du
Hirugarren ebaluazioa egin edo aurreko bien ebaluazioan oinarrituz erabakia hartzea erabaki dezakete zentroek. Hauei, konfinamenduan zehar egindako lanak gehituko zaizkie.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak klase presentzialetara itzultzeko aukera irekia utzi du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3 eta 4ko ikasleentzat, batxilergoko ikasleentzat eta Lanbide Heziketakoentzat, beti ere Osasun Sailaren aholkuak jarraituz.
Beste ikasle guztientzat klase presentzialak bertan behera geratu dira aurtengo ikasturtean. Hori bai, ebaluazioari dagokionez Eusko Jaurlaritzak hezkuntza zentroen esku utzi du ebaluazioa eta azken kalifikazioa, beti ere gomendatuz oinarri bezala lehen bi hiruhilekoetako emaitzak kontuan hartu beharko direla. Hala ere, oro har, ikastetxez bakoitzaren testuinguru sozialaren baitan erabakitzeko askatasuna eskaintzen du Eusko Jaurlaritzak.
Zentroek erabaki dezakete hirugarren ebaluazio bat burutu edo lehen bi hiruhilekoetako notetan oinarritu, beti ere konfinamenduan egindako lanak gehituz, baldin eta emaitza akademikoak hobetzen baditu horrek.
Bestalde, argi utzi du inongo ikaslek ezingo duela ikasturtea errepikatu konfinamenduan pairatutako desberdintasunengatik hezkuntzarako sarbideari dagokionez. Berriz ere ikasturtea irailaren 7an hastea aurreikusten du.
Ikastetxe gehienak erabakiaren ados agertu badira ere ELA eta LAB sindikatuak eta Ikastolen Elkarteak kritikak izan dituzte. Euren esanetan erabaki hauek hartzerako garaian ez da eurekin kontatu eta ez da "adostutako irtenbidea" izan.