Ikasten ari zarela, kontzentratzeko, hau da entzun beharko zenukeen musika

Ahaztu rockaz, heavy metalaz, punkaz edota irratiko musikaz.

Iraila ate joka dugun honetan gure ikasketa errutinetara itzultzeko garaia iristen ari da. Oroitzen duzu? Apunteak prestatu, kafe bat edo beste kitzikagarriren bat prestatu eta musika jartzen duzu zure kontzentrazioa hobetuko duenaren itxaropenaz. Bi aukera daude. Batetik, normalean entzun ohi duzun musika jartzea. Bestetik, Youtube edo Spotify-eko lo-fi zerrendaren bat jartzea, ikasteko bikainak direla entzun baituzu. Bi kasuetan zure bidean oztopoak jartzen ari zara. 

Stanford Unibertistateko medikuntza fakultateko zientzialariek burututako ikerketa baten arabera gure ikasketa prozesua hobetzeko sekula sortu den musikarik onena musika barrokoa da. Bai, bai, ondo irakurri duzu. XVIII. mendean asmatutako sinfoniak “bikainak dira kontzentrazio goreneko giroan sartzeko, motibatzeko eta memorizatzeko”. Musika guzti horretatik egokienak gainera Mozarten konposizioak omen dira. 

Ikerketaren arabera “orain dela 200 urteko konposatzaileak erabilitako teknika musikalek sartzen den informazioa antolatzen laguntzen diote garunari”. Beraz, badakizu, kurtsoa hasten denan lo-fi playlist bat bilatu beharrean musika klasikokoren bat bilatu. Horrela gainera, ohikoa ez zaizun musika bat ezagutzeko aukera izango duzu. 

Dena den, musika klasikoak gehiegi betetzen ez zaituenetako bazara ikertzaile berdinek gomendatu dute new age edo chill out musika estiloak ere gomendagarriak direla euren estilo uniforme eta lasaiengatik. Beharbada azterketa  garaietarako errazago sartuko zaizkizu melodia hauek Mozartenak baino. 

Dena dela, ikerketaren arabera ez zenuke ikasten ari zaren bitartea aipatutakoez gain beste inolako musika estilorik entzun behar, salbu isiltauna edota naturako soinuak, hauek ere egokiak baitira kontzentratzeko.