Ikasle Abertzaleen Eskola Ibiltaria uztailaren 12an hasiko da
Uztailaren 12tik 14ra Galdamesetik Santutxura Eskola Ibiltaria egingo du Ikasle Abertzaleak taldeak. Bertan parte hartzeko izen emateko azken eguna uztailaren 10a da.
Euskal Herriko Hainbat ikasleek nahi, behar eta aldarrikatzen duten eskola eredua praktikara eramatea du helburu IAk antolatutako hiru egunetako ekimenak. "Egun inposatzen zaizkigun hezkuntza sistema arrotz eta atzerakoietatik urrunduz: euskaraz biziz, ingurunearekin harreman osoz, bestelakonpedagogia eta didaktika metodoak erabiliz, gu geu gara ikasle eta irakasle. Ezagutza hurbila bultzatuz eta balore askatzaileetan bizitzen dugu Eskola Ibiltaria", adierazi dute antolatzaileek. Izena emateko, Ikasle Abertzaleen webgunea erabil dezakezu. Uztailak 13: Trapaga-Sestao Uztailak 14: Sestao-Santutxu
|