Ikaro

Betidanik, gizakiak hegan egin nahi izan du. Gaur egun, 500 tonako hegazkinek milaka kilometroko bidaiak egiten dituzte zeruan. Horretarako, erregai litro asko kontsumitu behar dute. Dena den,  energia berriztagarrien bidez mugitzen diren hegazkinak ere badira. 1981ean, lehendabiziko aldiz eguzki indarraz baliatuz, Solar Challenger hegazkinak Mancheko kanala zeharkatu zuen. 22 metro karratuko panelazalera duen eta siliziozko 15.000 zelulaz osaturiko hegazkin honek 65 kilometro orduko abiadura hartzen du eta 2.000 metroko altuerara ere irits daiteke.