Ihauterietako margolan lehiaketa abian da Uztaritzen

Urtarrila amaiera iritsitakoan, Uztaritzen urteroko lehiaketa jartzen dute martxan: Euskal Herriko eta kanpoko ihauterien inguruko marrazki txapelketa. Ur Begi elkarteak antolatzen du, eta udaletxean eta saltokietan izaten dira ikusgai margolanak otsaila osoan zehar.


Euskal Kultur Erakundearen eskutik, eta Ihauteri giroa aprobetxatuz, herritar orori zabalduriko lehiaketa abian jartzen dute urtez urte. Festa garaian, herria apaintzeko ere baliatzen dute ekimena. Marrazkiak edozein eratakoak izan daitezke, baina 60x50ko tamainakoak. Izen ematerakoan 10 euro ordaindu behar dira.

Lanak entregatzeko epea otsailaren 3ra artekoa da, eta egun horretan bertan, arratsaldeko 17:00etan egingo da erakusketaren inaugurazio ekitaldia. Ondoren, otsailaren 6tik 28ra bitartean margonalak Uztaritzeko udaletxean eta herriko saltokietan egongo dira ikusgai. Berauek ikusteko ordutegia herriko etxeko eta saltokietako berbera izango da, haiek irekita dauden bitartean sartu ahal izango baita.