‘Igual y diferente. Una mirada distinta’

El placer de conspirar single alaia arrakastaren formulaz egin dute; haizeak, sinteak eta koristak erabili dituzte mezua indartzeko. Beti egin izan duten poesia, elkar maitatzea gomendatzen duen musika, garena onartzera garamatzana. Taldearen hamabosgarren diskoa da, inork ezin die esan zer den musika ona egitea. 30 urte baino gehiago jotzen daramatzaten bilbotarrek zazpi pertsonako taldea osatzen dute gaur egun. Estilo aldetik bihotzetik ateratzen zaienari fidel izaten saiatzen direla esango nuke. Ez da posible egiten duten sentimendu musikal guztia hitzez deskribatzea; rocka popa,... bezalako termino sinplistak hankamotz geratzen dira Doctor Deseoren musikaren aurrean.