Ibon Fernandez: “Ligatzeko, bilatu Spotifyn Nacho Vigalondoren ‘Música para follar’”

Ibon Fernandez: “Ligatzeko, bilatu Spotifyn Nacho Vigalondoren ‘Música para follar’” Erritmo bizien erregea, ‘asmatu abestia’ jokoan beti irabaziko dizu Ibon Fernandez Gaztea box irratsaioko aurkezleak. Kaleratu aurretik ezagutzen ditu musikaren munduko azken berritasunak, eta noizbait bere bila bazabiltza, ziur jaialdiren batean aurkituko duzula uneko ‘rock star’-ekin batera dantzan. Bibrazio onak eman dizkigu, ziur ligoteorako gomendio ederrak dituela! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ibon-fernandez-201cligatzeko-bilatu-spotifyn-nacho-vigalondoren-2018musica-para-follar2019201d/@@download/image/sexumatoia-Ibon Fernandez_AURKIBIDEA.jpg
2017/09/26
Erritmo bizien erregea, ‘asmatu abestia’ jokoan beti irabaziko dizu Ibon Fernandez Gaztea box irratsaioko aurkezleak. Kaleratu aurretik ezagutzen ditu musikaren munduko azken berritasunak, eta noizbait bere bila bazabiltza, ziur jaialdiren batean aurkituko duzula uneko ‘rock star’-ekin batera dantzan. Bibrazio onak eman dizkigu, ziur ligoteorako gomendio ederrak dituela!
Ibon Fernandez: “Ligatzeko, bilatu Spotifyn Nacho Vigalondoren ‘Música para follar’”

Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Zalantzarik gabe, Titanic. Nola jakin du Rosek Jack gabe bizitzen?

Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Garai batean Hasiberriak, baina egun, American Horror Story.

Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
Botilaren jolasean eta oso gazte, udako gau batean.

Eta gustatu zitzaizun?
Ziur ezpainekin baino hortzekin eman nuela muxua… Horrekin dena esaten dut!

Inoiz erabili al dituzu zure esatari-hizlari dohainak ligatzeko?
Ligatzen mikro aurrean baino urduriago jartzen naizela esango nuke. Hitz egin dezala besteak.

Tinder eta antzeko appak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
Aplikazioen oso aldekoa naiz! Orain ez dago asteburura arte itxaron beharrik pertsona berri bat ezagutzeko.

 

 

Ligatzeko gakoa?
Ligatzen masterra duen batengana gerturatu eta bere laguntzarekin parrandan ehizan ateratzea.

Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Pasta beti da abiapuntu aparta istorio berri baterako. Ikusi Dama eta arlotea!

Ligatzeko playlist bat daukazu?
Bai! Badut bat propioa eta bada beste bat oso gomendagarria. Ligatzeko, bilatu Spotifyn Nacho Vigalondoren 'Música para follar'.

 

Ze abestirekin izan duzu arrakasta?
The XX-en lehen diskoarekin.

Aldiz, ligatzeko inoiz jarri behar ez dugun kantua?
Tabernetan jartzen duten Grease pelikulako kantuen nahasketa. Ezin dut horrekin.

Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ispilu aurrean jarri eta orraztekoa. Flekilloa beti goian!

Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Bai… Orain Discovery Channeleko animalien lekuan jartzen naiz.

Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Gogoratzen Discovery Channeleko animaliak? Ba imajinatu maindire erraldoi bat…

Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Dirua eskaintzea.

Eta baiezkoa eman al zenuen?
Kontu korronteak umiltasunez jarraitu zuen.

Bereziki gomendatuko zenukeen sexu jarrera?
Lehen aldia bada, automatikoki atera zaizuen lehen jarrera. Aldez aurretik jakin ezazue ez dela ondo joango!