Ibilbide birtual honekin Munduaren Amaierako Bobeda bisitatu dezakezu
Svalbard-go Bobeda Globala izen horrekin da ezaguna. Ez dago publikoara irekia, bertan gordetzen baita gizateriarentzako preziatuena dena, baina orain bere barnealdea ikusi liteke bisita birtual baten bidez.
Norvegiako Spitsbergen uharte urrunean aurkitzen da gizateriaren altxorik preziatuena. Svalbard Global Seed Vault da bere izen ofiziala baina Munduaren Amaierako Bobeda izenez da ezagunagoa. Biztanleriatik erabat urrun dago elurrez baino estalia ez dagoen eraikin hau, uharte baten erdian. Hain justu, lekua ondo pentsatuta aukeratu zen, gizakiaren etorkizuna babesteko xedez.
Hormigoizko eraginaren formek etorkizuna iradokitzen dute. Segurtasun gotorleku bat da eta barrura baimendutako pertsonak soilik sar litezke. Svalbard medi-hegalean kokatua dago. 2008. urtetik bobeda erraldoia harrizko mendiaren azpian dago, 120 metrotara. Bertan, 1.2 milioi hazi baino gehiago daude gordeta. Ohiko landareenetatik, arraroenetara. Haziak kapsulen barruan daude, euren sekuentzia genetikoa bere horretan mantentzeko ontzi berezietan, beharrik balitz hauek erabili ahal izateko.
Bertan gordetzen den altxorra horren garrantzitsua da, ezin duela edonork bisitatu. Orain, ordea, internet konexio batekin bertan egon gaitezke. Virtual Tour Company bobeda ezaguna mapeatzeaz arduratu da eta eraikineko leku ezberdinetatik zehar ibilbidea eskaintzen du. Munduko lekurik misteriotsuena ezagutzeko aukera dugu beraz, eta horrekin batera gure planeta zaintzearen garrantziaz kontzientzia hartzeko beta ere.
Krisi klimatikoa, bioaniztasunaren galera, ezbehear naturalak eta liskarrek gure elikadura sistema kili-kolo jarri dute eta gaur egun, sekula baino garrantzitsuagoa da hazi nimiño hauek zaintzea, hauek baitute mehatxuen aurrean gure etorkitzeko elikagaiak egokitzeko potentziala.
Sartu hemen eta sakatu “star tour” aukera. Ingelesez dago, baina goian eskubialdean hizkuntzaz aldatzeko aukera ematen du, zoritxarrez, euskara ez badago ere.