Ibeach

Hondartza sasoia hasiberri dugun honetan, krema, toaila eta bainujantzia prest izan behar ditugu. Baina are garrantzitsuagoa dena, nora joateko? iBeach app-ak galdera horren eta gehiagoren erantzuna emango dizu. Smartphone-an instalatu eta zure lokalizazioa aztertuko du aplikazioak, gertuen dituzun hondartzen zerrenda eskaintzeko. Gainera, bestelako informazio interesgarria emango digu, hala nola, hondartzara heltzeko garraio publikoaren egoera, haizearen abiadura edota itsasoaren egoera. Eta hondartza utzita, gertuen geratzen zaizkizun taberna eta jatetxeen kokapena emango dizu.