Iban Garate Andaluziara doa

Imanol Uribe zuzendari gipuzkoarrak irailean ekin zion film berria errodatzeari. Miel de naranjas izango du izenburua eta 50eko hamarkadan kokatuko da, Andaluzian. Iban Garate azkoitiarra Enrique izango da, soldaduska egitera Sevillara doan gaztea. Han, Blanca Suarezek gorpuzten duen Carmenekin maiteminduko da, sekretu bat ezkutatzen duen emakume misteriotsuarekin. Beste aktore ezagun batzuk ere izango dira filmean, Karra Elejalde gasteiztarra edo Eduard Fernandez kataluniarra adibidez.