Ia mende erdiz bidaiatu da Areciboko mezua espaziotik, eta bere bidaia ez da amaitu

1679 biteko mezua M13 izar multzorantz jarraitzen du ibilbidea, Eguzki sistemaz, Lurraz eta gizakiaz informazioa igorriz.

1974. urtean, Frank Drake, Carl Sagan eta beste hainbat zientzialarik diseinatutako mezua espaziora jaurti zuten, beste zibilizazioei gure existentziaz ohartarazteko asmoarekin. Mezu hau Areciboko Behatoki Espazialetik igorri zen, eta hortik datorkio izena; 1679 bitez osaturik dago, bi zenbaki lehen oinarri harturik; horregatik, soilik 23 lerro eta 73 zutabetan banatu daiteke soilik, ala alderantziz, datuak lau aldetan antolatuz.

Mende erdia igaro da ia mezuak bere bidai espaziala hasi zuenetik, eta oraindik urrun dago bere helmugatik; 400.000 izarrez osatutako M13 izar multzorantz doa, Hercules konstelaziotik gertu, hain zuzen, Lurretik 25.000 argi urtera. 25 milenio beharko ditu bertara iristeko, eta ziur aski, seinalea pixkanaka galduz joango da, hauts kosmikoak eta bidean topatzen duenak kaltetuta.

Eta zer dio duela 46 espaziora jaurtitako mezuak? Nola adierazi horren labur eta adimena duen edonor ulertzeko moduan non gauden eta nortzuk garen? Hauxe da zientzialariek mezuan sartu zutena:

Bitxikeri moduan, jakin 2001. urtean Erresuma Batuko Chilbolton teleskopiotik gertu zegoen garo zelai batean Areciboko mezua agertu zela; ufologoek estralurtarren mezua zela uste izan zuten, baina ziurrenik teleskopioko langileen broma izan zen.