Hurrengoan bai

"Unit six track one" esaldiak egiten digu PAM-en seigarren lanera harrera. Modak ahanzturan galtzen uzten ez duen estiloari fidel ekin diote; baxu pisutxu inguratzaile protagonista, bateria garden bezain zorrotza eta gitarra fin eta eleganteki neurtuak dira oinarri. 80. Hamarkadako amaiera eta 90.eko amaierako rock lo fi (zenbaitetan punk-etik edaten duena, baita ere) marabilloso horren tankera har dakioke. Ekoizpenean ohi ez bezala moldatuta dauden geruzak nabarmentzen dira; alegia gitarra eta baxu konboa ahotsak baino plano bat aurrerago egongo balitz bezala. Era berean, belarri eta musikaren artean distantzia balego legez (oztoporen bat) entzuten dugu.  Orraztu daitezken detaile horiek ez dute diskoa lanbrotzen.