Hurrengo goizean
Gaueko zirrara gaindituta, biharamunak dakarren baretasunak beste dimentsio bat ematen die abestiei. Ruperrek aparteko musikarien laguntzarekin egin ditu Hurrengo goizean diskoa osatzen duten kantuak, isiltasunari notari bezainbesteko garrantzia emanez. Izan ere, haietako batzuen izenak Tom Waits, Marianne Faithfull eta Lou Reed-en tamainako artisten lanen kreditoetan topatu ahal izango dituzu, hortik atera kontuak. Erritmo ertaineko kantuak dira nagusi, aipatutako garapenaren ondorio. Halako gau batez, Fatuaren baitan eta Hargiñenean, azken hau diskoa grabatzen ari zirela sortua, euskal rock musikak aspaldian ekarritako ariketa zintzoenak dira.