Hurrengo geltokia: Neskworking

Bilbotik Donostira bidaia, hiru ordutan emakume ekintzaileek beren ideiak partekatzeko; zeren zain zaude txartela lortzeko?

EmakumeEkin erakundeak sekulako plana antolatu du azaroaren 17rako; emakume ekintzaileek beren artean jakintzak partekatu eta harreman profesionalak garatu ditzaten, Neskworking proiektua jarri dute martxan. Baina zer da Neskworking?

 

Bilbotik Donostira trena hartuta, bidaian parte hartzen duten emakumeek hiru ordu izango dituzte proiektu eta esperientziak partekatu, ondo pasa, eta etorkizuneko kolaborazioak mamitzeko. Behin Donostiara iritsita, lanak Tabakaleran jarraituko dituzte, Impact Hub aretoan. Gipuzkoako hiru emakume ekintzaileen esperientzia ezagutuko dute bidaiariek, eta hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Horrekin batera, bazkaria eta bueltako bidaia (autobusez) ere antolatu dute.

 

Bidaia plana:

Parte hartu nahi duzu? Sarrerak 25 euro balio ditu, bidaia eta janaria barne. Donostiarrentzat berriz, 15. Sarrerak lortzeko, hemen.