Hura ez da lekua

Zorionaren xerka dabilen inoren larruan, galdera ikurrak eta orri zuri-beltzak. Lau pertsonaiaren irudien arteko fusioa. Bizitzako gauza txikiak. Elkarrizketa iradokitzaileak. Narrazioa, poesia, marrazkia eta hitz musikatuak uztartuz eginiko obra ederra da, alde ezberdin askotatik zukua atera dakiokeena. Desberdina. Apurtzailea. Dastatzeko erraza eta atsegina izanagatik, bilatu nahi beste geruza ditu sakonerantz.