Huhezineman izena emateko epea ireki dute
Martxoaren 16tik 18ra egingo dute jaialdia.
Otsailaren 16ra arte, jaialdiaren 14. edizioan izena emateko eta film laburrak bidaltzeko epea irekita egongo da. Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu ahal dira. Horietatik 10 aukeratuko dituzte Sail Ofizialean parte hartzeko, eta bakoitzak 200 euroko diru sarrera jasoko du proiekzio eskubideen truke. Halaber, 4.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan Sail Ofizialean eta Mondragon Unibertsitatea Saileen artean, “kultura eta sormenaren egoera latzari bultzada bat emateko asmoz”. Hain zuzen, bide hori indartu nahi izan dute 2021ean, eta sari berri bat sortu dute: Komedia saria.
Huhezinema jaialdia 2021ko martxoaren 16tik 18ra egingo da eta pandemiaren egoeraren arabera; gauzak horrela, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, online edo modu hibrido batean ospatuko da,
Huhezinema 2021 Euskal Film Laburren Jaialdiaren hamalaugarren ediziorako sail ofizialean parte hartzeko OINARRIAK.