Hugo

Parisen, 30eko hamarkadan, Hugo umezurtza tren geltoki batean bizi da eta erlojuak konponduz ateratzen du bizimodua. Robot bat konpontzen saiatzerakoan, abentura misteriotsu bati ekingo dio. Agian, ezagutu berri duen neskatxak izango du misterioa argitzeko giltza. Scorsesek familia guztiari zuzenduta egin duen lehen film hau zuzendari estatubatuarraren lanik onenen parekoa da.