“HOWL”

El Doghouse talde ezezagun samarra da gure artean, baina historia polita du atzean: 2002an, Joe Strummer hil zenean, Richard Dudanskyk Tom Lardner-engana jo zuen, eta Strumer-en tokia betetzeko eskatu zion The 101´ers  taldean. El Doghouseren hazia ereinda, 2005ean heldu zen lehen diskoa, In heat. Bigarren disko hau lezio bat da bere osotasunean: lezio bat ahots melodiak nola sortu eta nahastu, estiloak nola konbinatu –hau bai "sustraiak, rock, rap, reagge!", eta nola soinu ederra atera… Hotsak-en beste opari bat, horra.