Houtou Wan
Shengsi artxipielagoan dago, eta gaur egun leku ezin bereziagoa da. Herriko eraikinetan ikusi daitekeen berdetasunak nahita bilatutakoa dirudi, baina ez da hala. Amalurrak berea dena berreskuratzen duela dio herri-jakintzak, eta herrixka txinatar honetan argi geratzen da hori. Behinola bertan bizi ziren arrantzaleek Txinaren hazkunde ekonomikoarekin batera alde egin zuten hirigune handiagoetara, eta Houtou Wan hutsik geratu zen. Horrela bada, eskuz egindako etxeak eta kaleak, gizakien zaintzarik gabe, naturak irentsi ditu! Agian, San Telmo Museoa abandonatuz gero ere belarra hasiko da kanpoko horman?