Houseparty, bideo-deiak egiteko app izarra

Ehunka aplikazio daude, baina hauxe da koronabirusaren garaiotan biralizatu dena, badakizu zergatik?

Etxean gelditzeko beharrak teknologia eta sare sozialak isolamenduaren aurkako sendagai bilakatu ditu, eta hala, app berriak ezagutzen hasi gara. Guztietan azken orduetan zabalduena Houseparty app-a da; milaka deskarga egin dira iPhone eta Google Play Storetik. Baina, zer da zehazki?

 

Bideo-deiak egiteko app-ak dira egunotan eskaera handiena jasotzen ari direnak, eta baita entretenimendurako app-ak. Deskarga gehien izan dutenak hauxe dira: Skype, Google Classroom, Hagouts, Zoom, Microsoft Teams... horrekin batera, sekulako deskarga pila izan dituzte Netflix, Discord, Movistar+ (orain hilabete doan) edota Amazon Prime telesail eta filmen plataformek. Baina guztietan arrakasta handiena izan duena dudarik gabe Houseparty da.

App hau ez da berria, urteak ditu, eta bere arrakastaren gakoak honakoak dira; taldeko bideo-deiak egiteko aukera eskaintzen du, eta aldi berean hainbat jolas ditu. Aisia eta komunikazioa, bat eginda!

HOUSPARTY-rekin, taldean jolastu

Hauek dira app arrakastatsu honek eskaintzen dituen taldekako hainbat joko: