“House Proud. Vol 02”

Segurola” batzuk garela esango digute, eta arrazoi dute. Dantza kontuetan, txantxarik ez. Munduko techno berri eta esperimentalenarekin baino nahiago dugu gustukoak ditugun doinuekin dantzatu. Bestea… adituentzat. Eta ziurtasun kontuetan, Distance zigiluak ez du huts egiten. Ez du ezer berririk asmatuko, baina izen horren atzean ezkutatzen den house musika maila altukoa dela ez du inork ukatuko.