Hotzikarak

Igor Telletxea, Joseba Irazoki eta Iñigo Telletxearekin elkartu da Petti aspaldiko partez. Eta horrelako lagunekin uzta txarrik ezin jaso. Erabat kontrolatzen dituzten rock, blues edo folk formatuetan melodia ilunak dakartza. Galtzear dagoen espeziea bailitzan, bada horien artean ezkutaturik balada klasiko bat ere, erakutsiz abestia ona bada piano soil bat aski dela plazerrezko hotzikarak sorrarazteko. Beratarraren ibilbidea ederki laburbiltzen du lan honek. Heldua baina freskoa aldi berean. Pettik lagunen abilezia ederki probestu du, sustraiak lurrean hobeto finkatuz aitzinera joaten jarraitzeko.