Hotzeri arruntaren birusak COVID-19aren aurrean babes maila bat eman dezakeela aurkitu dute
Zientzialariek aurkitu dute hotzeri arruntaren birusak (rinobirus) behin behineko erantzun immune bat osatzen dutela COVID-19aren infekzioa blokeatuko lukeena.
Glasgow-eko (Eskozia) unibertsitateak burututako ikerketa batek aurkitu du hotzeri arruntaren birusak babes iragankorra eskaini lezakeela COVID-19aren aurrean. Ikerketak erakutsi du giza rinobirusak erantzun immune bat osatzen duela koronabirusaren zelulak blokeatuz arnas traktuan, nahiz eta babes hau epe laburrekoa litzatekeen.
Ikerketan frogatu zen hotzeria duten pertsonak COVID-19aren aurrean, egun batzuez, babestuak geratzen direla. Honela, jakin dute giroan rinobirusaren presentzia altua dagoenean, COVID-19aren kasu berriak jaitsi egingo direla. Aurkikuntza hau benetan garrantzitsua da pandemiaren etorkizuneko noranzkoa kontrolatu ahal izateko.
Kontua da, musukoak direla eta hotzeri arruntaren intzidentzia mailak asko jaitsi direla biztanlerian, beraz, honen bitartez babesa lortzea zailagoa izango dela. Ikerketan behatu dute, bi birusekin infektatzean, rinobirusa bikain erreplikatzen dela COVID-19aren birusa sortzen duena blokeatuz. Honela, hotzeri arruntaren birusak behin behineko babes bat eskaini diezaguke koronabirusaren eraginik larrienak murriztuz.
Journal of Infectious Diseases aldizkarian argitaratutako ikerketak azpimarratzen dute aurkikuntza hauek funtsezkoak liratekeela maila molekularrean ikerketa berriak garatzeko eta birus ezberdinen arteko elkarrekintza eta hauen transmisioa ulertzeko, eta noski, horrekin COVID-19a etorkizunean hobeto kontrolatzeko.