Hotelik altuena
Dubain munduko hotelik altuena eraikiko dute, JW Marriott Marquis Hotel izenekoa. 355 metro luze izango da, eta nazioarteko erakundeek errekorra aitortu diotela adierazi dute Marriott kateko arduradunek; dena den, ez dute erakundearen izenik eman, eta horrek susmoak piztu ditu.
Hain zuzen, Hong Kongen 2011n zabaldu zuten Ritz Carlton luxuzko hotelak 490 metro neurtzen ditu, eta Meka-ko (Saudi Arabia) Abraj Al Bait hoteleko azken pisua 577 metroko altueran dago. Badira beste hainbat, halaber, Dubaikoaren pareko garaiera dutenak. Norbaitek esan beharko die tamaina ez dela garrantzitsuena, ezta?