Hotela bi egunetan
Txinan gero eta ohikoagoak omen dira tankera honetako errekorrak, baina gu aho zabalik uzten gaituzte oraindik. Broad Sustainable Building enpresa eraikitzaileak (Shangaiko Expoa hartu zuen pabilioia ere eurek egin zuten) 15 solairuko eraikina altxa du bi egun eskasean; 46 ordu eta erdi Ark hotela eraikitzeko. Ohi baino material arinagoak erabiliagatik, segurtasun proba guztiak gainditu ditu eta, gainera, ingurumenarekiko begirunez jokatu dutela diote harro: materialaren %1 besterik ez dute alferrik galdu hondakin gisa.