Horrela kontatu dizugu Oscarren 90. edizioa

Gaizka Izagirre eta Ane Urrutikoetxea kazetariek zuzenean konektatu dute igande honetan Los Angelesekin; alfonbra gorriko gertaerak eta galaren nondik norakoak ezagutu ditugu!

Oraindik gaupasatik errekuperatzen dabiltza GAZTEZULOko Gaizka Izagirre eta Ane Urrutikoetxea kazetariak; Oscarretako alfonbra gorrian eta sari banaketan gertatutakoa kontatu dute zuzenean sare sozialetan. Oraindik ez dakizula nolakoa izan den 90. edizioa? Hemen duzu kontaketaren laburpen bat!

 

SARIDUNAK

Goizeko 7:00etan jakin dugu zeintzuk izan diren aurtengo irabazleak:

 

 

ALDARRIKAPENAK

Alfonbra gorrian ez zen aldarrikapen berezirik gertatu, baina gala hasi bezain laster, Harvey Weinsteinen aurkako aldarrikapenak entzuten hasi ginen; onena? Frances McDormand-ek emakumezko aktore onenaren saria jaso zuenean emandako diskurtsoa! Aretoko emakume guztiak altxa zituen: "Begiratu zuen ingurura, zeren denok ditugu istoriak kontatu eta finantzatzeko, beraz, ez gaitzazue festaz hitz egin. Zuen bulegoetara gonbidatu gaitzazue, edo gure bulegoetara etorri zaitezkete, eta hitz egingo dugu". 

 

 

 

GAUEKO ANEKDOTAK

Betiko legez, Jennifer Lawrencek gaueko argazki biralena eskaini zigun! Horrekin batera, memeak sortzeko moduko janzkerak ikusi ziren:

 

 

 

 

 

GAZTEZULOko KINIELAN parte hartu zenuen? Adi! Laster emango dugu irabazlearen berri sare sozialetan!!