Hori da azala!
Washingtongo Kapitolioan hartuko du kargua Barack Obamak, hilaren 20an. Gobernuak doako 250.000 txartel atera ditu hitzordu handirako. Baina, hain da handia ekitaldiak sortutako ikusmina, zenbaitek txartelak berriro ere saltzeko ahalegina egin dutela, 20.000 dolarren truke! Zenbait konpainia bitartekari-lanak egiten ari dira txartelak dituzten politikarien eta ekitaldian egon nahi duten herritarren artean. Dianne Feinstein senatariak birsalmenta hau kritikatu du, kongresuaren etika kodea bortxatzen duelakoan.