Hontz baten erreakzio samurra euripean

Hontz txiki batek, euritik babesteko onddo bat erabiltzen du aterki moduan eta Tanjia Barandt argazkilariak momentua harrapatu ahal izan du bere kamerarekin.

Espero agabeko egoeren aurrean animaliek badakite nola jokatu eta noizean behin, erreakzio horiek irribarreak ateratzen dizkigute. Natura basatiari argazkiak ateratzen dizkieten argazkilariek badakite zerbait horretaz. Horietako bat da Tanjia Brandt argazkilaria; kontua da, kasu honetan ez zela animalia ezezaguna berarentzat: bere etxeko hontza izan zen ekaitzaren erdian onddo baten azpian babesa bilatzea erabaki zuena. 

Tanjia Brandt-ek natura eta mendi bueltak izugarri maite ditu, eta beraz, ezinbestean, baita animaliak ere. Urteetan zehar animalia ugari eta askotarikoak adoptatu ditu: arrano bat, Gandalf deitzen den jite zuriko hontza, elur-hontz bat eta hegaztiekin bizitzea maite duen txakur bat. Horiez gain, argazkilariak Poldi deitutako hontz txiki-txiki bat ere adoptatu zuen. Bera eta bere sei ahizpak Tanjiarekin bizi dira. 

Hontz txiki honek bost hilabete zituen Tanjiak adoptatu zuenean. Bere hitzetan, oso oso txikia zen eta ez zuen arrautzatik irten nahi. Bere sei ahizpen atzetik, azkena izan zen jaiotzen, egun batzuen aldearekin gainera. Besteekin alderatuta oso txikia zen. 

Naturaren maitalea izanik, Barant-ek ordu asko igarotzen ditu aire zabalean eta irtenaldi horietan bere animalien konpainia izan ohi du. Txango horietako batean Poldi argazkian azaltzen den egoeran erretratatzea lortu zuen argazkilariak. Ibilaldiaren erdian, ezustean, euria hasi zuen eta Poldik oso samurra den erreakzio hau izan zuen. Argazkiak munduari bira eman dio, noski.