Hong Kongeko auzitegi gorenaren erabakiaren ostean, trans pertsonek dokumentuetan euren generoa aldatu dezakete kirurgia egin beharrik gabe

Hong Kongeko auzitegi gorenak epai historikoa eman du.

Pertsona transgeneroek identitate-dokumentuetan euren sexua aldatu ahal izango dute kirurgia egin beharrik gabe. Auzitegi Gorenaren azken erabakiak dio gobernuak kirurgiarik burutu ez zuten bi pertsona transgeneroren eskubideak urratu zituela euren generoa nortasun-dokumentuetan aldatzearen eskaerari ezezkoa ematean.

Errekurtso legala 2019an aurkeztu zuten bi pertsona hauek eta azkenik lortu dute euren nortasun-dokumentuak aldatzea. Honela, izugarri inbaditzaileak diren kirurgiak ez dituzte pairatu beharko trans pertsonek, hala ez badute nahi bederen. Oraindik egiteke asko badago ere, aurrerapauso itxaropentsua da epai hau.