Honela eragiten digute gure emozioek gastu pertsonaletan
Emozioek gure erabakiak hartzeko moduan eragina dute, baita egiten ditugun diru gastuetan ere.
Gertatu al zaizu zerbait erosi ondoren zure buruari galdetzea zergatik erosi duzun? Edo gauza bakar baten bila joan eta gehiagorekin irtetea dendatik? Egoera hauek arrotzak egiten ez bazaizkizu zenbaitetan zure emozioek gidatuta egiten dituzu erosketak.
Bazenekien emozioek guregan erabateko eragina dutela? Baita erosketa jokabideetan ere. Emozioak egoera askotarikoei aurre egiteko prestatzen gaituzten estimuluak dira eta arrisku ezberdinetatik babesten laguntzen digute. Baina emozioak ez dira beti fidagarriak eta kontrola galtzera eraman gaitzakete.
Behin muturreko sentimenduak igarotzen direnean sarri damutu ohi gara gure jokabideaz. Adibidez, behar ez duguna edo behar baino gehiago erosten dugunetan.
Jokabide hauek jokabidearen ekonomiaren bitartez azaldu litezke. Emozioak osasuntsuak badira ere, bere eraginen gainean autokontrola edukitzea ezinbestekoa da, istanteko emozioaren esklabo soil bilakatu ez gaitezen. Noizean behin kutixi bat erostea ez da txarra, baina beti ere gure gastu pertsonalak kontuan hartuta. Baina zein dira gure kontsumoan gehien eragiten duten emozioak?
Poza: sentimendu hauek lan berri bat eskuratzen dugunean eduki ohi ditugu, pentsatuz gure egoera finantzarioa hobetu egingo dela. Momentu horietan emozioak soilik kontrolatutako erosketak egin genitzake, eta luzera damutu gaitezke.
Tristura: emozio hau da gure finantzentzat arriskutsuena. Bulkaden eraginez erosten dugu triste gaudenean, behar ez ditugun produktu edo zerbitzuak eskuratuz, gure hutsune emozionala beteko dutelakoan.
Inbidia: Askotan besteak duena desiratu ohi dugu eta horregatik diru asko xahutu genezake eta zorrak sortu.
Konfiantza gehiegizkoa: Horrela sentitzen garenean ez ditugu arriskuak ikusten eta gehiegi pentsatu gabe dirua xahutu genezake.
Hau kontuan izanda nola ekidin erabaki txarrak hartzea eta dirua modu egokian erabiltzea?
Sentimendu bakoitzak bere funtzio du eta momenturen batean lagungarriak dira, baina hauek kontrolatzea ezinbestekoa da. Horretarako diru gehiegi xahutzera zaramatzaten emozioak identifikatu behar dira. Horrela sentitzen zarenean bi aldiz pentsatu gabeko erosketa hori ekidin ahal izango duzu.
Ohiturak aldatzea ere gomendagarria da. Ariketa gehiago egin, hizkuntza berri bat ikasi, liburu bat irakurri... finean zure garuna oharkabetu eta erosketaren ideia burutik kendu.
Aurrekontu bat sortzea baliagarria izan liteke finantza osasuntsua edukitzeko. Zure diru-sarrerak eta gastu finko guztiak apuntatu. Erosketa patroiak behatu ahal izateko oso baliagarria.
Erosketak egitera joaterako garaian egin zerrenda bat benetan behar duzunarekin. Honela ez duzu dendan behar baino denbora gehiago igaroko eta ez zara tentazioetan jausiko.
Erosketak egitea gustuko duzunetako bazara, jarduera honi eskaintzen diozun denbora mugatzea gomendatzen da. Hau da, aste egun bakarra hautatzea horretarako eta gehienez erosketek 30 minutu iraupena izatea. Zerbait erosi ala ez dudatan bazabiltza "geroago erosiko dut" behin eta berriz errepikatu zure buruari. Denborak esango dizu benetan behar duzun produktu edo zerbitzu hori.