Hondartzaz Hondartza
Hona hemen surfa egiteko Euskal Herriko tokirik onenak
BIZKAIA
1.- Zierbena - Arena- Surflari gehien biltzen dituen Hego Euskal Herriko hondartza- Zikin dago- Olatu onak, eskuin aldeko uhin ospetsua du, "El vivero".
2.- Getxo
- Ereaga- Oso itxia- Bodyboard-a egiteko aproposa- Itsaso zakarra behar du, olatu onak izateko
- Galea lurmuturra- Haitzezko hondoa- Eskuin aldeko olatu onak- Itsaso harroa behar du
3.- Sopela
-Barinatxe
- Nudismoa egiteko hondartza- Eskuin eta ezker aldeko olatu muturrak, "Triangu" eta "Belidora" dira ezagunenak- Ia beti olatuak daude
- Penatxuri- Hondar eta harkaitz hondoa- Eskuin eta ezker aldeko olatu muturrak
4.- Barrika - Menakoz
- Haitz hondoa- Adituen esanetan, bertako olatuek Hawaikoekin antz handiena dute Europa osoan - Olatu handiak eta lehertzen zailak- Jende gutxi ibiltzen da
5.- Gorliz eta Plentzia
- Oso itxia- Hasiberrientzat egokia- Surflari asko
6.- Bakio
- Sopelako hondartzen antzekoa- Olatu asko segidan- Itsaso zakarra behar du
7.- Mundaka
- Europa osoko olaturik onenak- Mundu osoko surflariak hurbiltzen dira- Uhinak ez dira erraz lehertzen- Europako ezker aldeko olaturik luzeenak ditu- Itsaso zakarra behar du- Tutu onak
GIPUZKOA
8.- Deba- Eskuin aldeko olatu onak
- Hondartza polita
9.- "Orrua"
- Oso olatu ezaguna, Getaria eta Zumaia artean- Haitz hondoa- Olatu handiak, ez dira erraz lehertzen
10.- Zarautz- Gipuzkoako onena eta tradizio gehien duena
- Eskuin eta ezker aldeko olatu muturrak- Jende asko
11.- Orio
- Hondartza lasaia eta atsegina- Itsaso zakarra behar du
12.- Donostia
- Ondarreta- Oso itxia- Ezker aldeko olatuak, Tenis inguruan- Itsaso harroa behar du- Zurriola- Garbitu eta txukundu berria- Surflari asko- Ezker eta eskuin aldeko olatu muturrak
LAPURDI
13.- Donibane Lohitzune- Lafitenia
- Donibane Lohitzune eta Miarritze artean- Oso ona- Eskuin aldeko olatuak; ez dira erraz lehertzen
14.- Getaria
-"Getariko olatua" oso ezaguna da- Uhin onak, eskuin aldekoak
15.- Bidarte
- Irekia- Tradizio handikoa; bertan egin ohi da Euskal Herriko Surf Biltzarraren bileretako bat- Eskuin eta ezker aldeko olatu muturrak- Ia beti daude olatuak
16.- Miarritze
- Diotenez, surfa hemendik sartu zen Euskal Herrian, 70eko hamarkadan- Lapurdiko onena eta tradizio handikoa- Uhin onak
Miriam Imaz, neskak ere jo ta ke
Zarauztarra, 21 urte. Albaitari laguntzaile ikasketak egin ditu. Datorren urtean Australiara joateko asmoa du, surfa egitera: "lana ere egin beharko dugu, hala ere". Mota guztietako musika entzuten du, baina bereziki reggae-a atsegin du. Hamar urte zituela hasi zen surfean. Duela lau urte Europako txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz. Bi urtez segidan Euskal Herriko txapelduna izan da nesketan. Surfean gero eta neska gehiago ari direla dio. Bera hasi zenean, Euskal Herri osoan bost bat besterik ez zirela esan digu eta gaur egun, berriz, hamar bat. Euskal Herriko hondartzen artean, Zarauzkoa du gustukoen. Eguraldia lagun badu, egunero sartzen da uretan. Bestela, beste kirol batzuk egiten ditu: igeriketa, mendia Arrantza egitea ere gustatzen zaio. Mundu osoko surflarien artetik Rob Machado gustatzen zaio gehien. Euskal Herrian, berriz, Ibon Amatriain, Zarautzen bizi den hernaniarra.
Bere inguruko mutil surflariek erraz ligatzen dutela dio. Eta neskek? "Ez hainbeste".
Eneko Acero, gure txapelduna
Algortarra, 24 urte. Ikasketak zertxobait bazterrean utziak dituen arren, UBI egiten saiatzen ari da. Bere anaia Keparekin batera, Euskal Herriko surflari profesional bakarretakoa da. Euskal surfaren ordezkari nagusia izan da mundu osoan: Europako txapelketa lortu zuen 1999an, Europako Zirkuituko 18 proba irabazia da eta Munduko Zirkuituan, 250 bat lagunen artetik 35. postua eskuratu du. Euskal Herriko surfak maila ona duela dio: "Europan hirugarrenak gara, Frantzia eta Ingalaterraren ondoren". Hego Afrikara, Australiara, Hawaira eta Estatu Batuetara askotan joan izan da surfa egitera eta txapelketetan parte hartzera. Hala ere, munduko zein tokitan biziko litzatekeen galdetuta, "Urdaibain" erantzun digu: "toki ikaragarri ederra da, eta Mundakan oso olatu onak daude".
Snowboarda, zinea eta lagunekin parrandan ibiltzea gustatzen zaio.
Azken boladan, Sade-ren "Lover's rock" diskoa entzuten ari da gehienbat.
Ana Urrutia, telebistatik uretara
29 urteko bilbotarra, Algortan bizi da. ETB 2n eguraldiaren berri ematen du. Horrez gain, Ameriketan hamaika euskaldunek ikusten dute, ETBren Canal Vasco-ko informazio saioetan. Sei urteko alabaren ama, berriro ere haurdun dago.
Hamaika urterekin hasi zen surfean. Emakumezkoetan Euskal Herriko ezin konta ahala txapelketa irabazi ditu. Juniorretan Europako txapelketa irabazia da.
Bere hondartzarik gustukoena Bakiokoa da. Mundu osoko surflarien artean, Kelly Slater atsegin du gehien eta Euskal Herrikoen artean, Eneko Acero.
Egunero bi edo hiru orduko entrenamendu saioak egin ohi ditu eta asteburuan,laupabost ordukoak. Surfaz gain, igeriketa eta gimnasia ere egiten ditu. Gaur egun surfa berriro ere modan dagoela dio: "zenbait egunetan ehun lagun ere badira Sopelako hondartzan". Surf munduko enpresa baten babesa duen arren, emakumezko surflarientzat dirulaguntza gutxi daudela uste du:"babes gehiago
behar dute".
Igor Muniain, gazte-gaztetatik
Zarauztarra, 10 urte. Datorren abenduan 11 urte beteko ditu. Duela hiru urte hasi zen surfa egiten. Etxeko giroak bultzatu du kirol honetara, anaiak ere surfa egiten du eta. Sub 14 eta Sub 12 hainbat txapelketa irabazi ditu Biarritzen, Sopelan Mutikoa indartsu datorrela dirudi. Euskal surflarien katea ez da hautsiko.
Hondartza gehiegitan ibilia ez den arren, ezagutzen dituenen artetik Zarautzen gustura aritzen dela dio. Munduko surflarien artean Kelly Slater gustatzen zaio gehien eta Euskal Herrikoei dagokienez, Ibon Amatriain. Ahal badu, arratsaldero sartzen da uretara, "ilundu arte", berdin-berdin ikasturtean ala oporretan. Etorkizunean munduko txapeldun izan nahi lukeela dio.