Hondamendia Port au Princen

Port au Princen, Haitiko hiriburuan, bizimodua jasangaitza bilakatu da neska gazteentzat. Duela bi urteko hondamendiaz geroztik, oinarrizko baliabideen eskasia itzela da, eta desesperazioak beren burua ur eta elikagaien truke saltzera bultzatu ditu milaka neskato. Sexu harremanak izaten dituzte haien guraso izateko adina duten gizonezkoekin; ordainetan, aterpean lo egin dezakete. Nazioarteko erakundeek segurtasun premia funtsezkoa dela ohartarazi dute, egoeraren larritasunaz jabetuta. Iritsi bitartean, adin txikiko neskek sekula bizi beharko ez lituzketen esperientziak jasaten dituzte.