Homosexuala. heterosexuala, ala biak?

Homosexuala. heterosexuala, ala biak? Sexu arteko mugak geroz eta lausoagoak dira; inor ez da erabat bata edo bestea. Zure benetako gustuak ezagutu nahi dituzu? Egin testa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/homosexuala-heterosexuala-ala-biak/@@download/image/WEB_BiPride.jpg
2018/07/17
berria
Sexu arteko mugak geroz eta lausoagoak dira; inor ez da erabat bata edo bestea. Zure benetako gustuak ezagutu nahi dituzu? Egin testa!
Homosexuala. heterosexuala, ala biak?

Homosexuala zara? Heterosexuala? Bisexuala? Asexuala? Ziur aski, denetik pixka bat duzu, baina gizarteari etiketak jartzea gustatzen zaionez, horietako bat aukeratu duzu. Errealitatea, ordea, bestelakoa da; gutako bakoitzaren gustu sexualak anitzak dira, eta mugak geroz eta lausoagoak. Nola jakin orduan zer garen? Kinsey testak lagunduko dizu. 

 

Test hori egiten dutenek deskubritzen dutena da geroz eta anbiguoak garela. Hala, geroz eta gazteagoa izan, sexualtasuna nahasiagoa izaten da. Zergatik? Belaunaldi berrietan sexuen arteko mugak ez direlako horren garrantzitsuak. 

 

Kinsey testa XX. mendean asmatu zuten, eta hor deskubritu zuten bisexualtasuna posible zela eta uste baino zabalduagoa zegoela. Hala, testa egiten duten gehienek %80 homo edo heterosexualak direla deskubritzen dute, eta %20 kontrakoa. 

 

Guzti hau jakinda, testa egitera ausartuko zara? Egin klik: KINSEY TESTA (ingelesez)