Holo Torch

Smartphonetako argazki kameretan flasha jarri zutenetik, esku-argi edo linterna funtzioa betetzen duten aplikazioak garatu dituzte. Probatu ditudanen artean, Holo Torch da gehien gustatu zaidana, oso erabilera sinplea duelako. Honelako aplikazioek aukera gehiegi eskaintzen dituzte sarritan, eta soilik argia behar duzunean zaila izaten da jarraian martxan jartzea. Aplikazio honek flasha piztu eta amatatzeko aukera bakarrik eskaintzen du, modu errazean.