Hollywooden miseriak
Cosmopolis (2012) filmean kapitalismoari buruzko gogoeta plazaratu ostean, Maps of the Stars proiektu berrian Hollywoodeko izarren obsesioak erradiografiatzeko asmoa du David Cronenbergek. Horretarako, azken urteetan txutxumutxu gehien eragin dituen Robert Pattinson izango du berriz bere esanetara zuzendari kanadiarrak, eta Julianne Moore edota John Cusack bezalako aktore beteranoek ere hartuko dute parte. Noski, errodajea Los Angelesko kale eta auzoetan barrena egingo dute.