Holandako supermerkatu kate batean, hitz egiteko gogoz dauden adinekoentzat, “kutxa motelak” ipini dituzte
Jumbo supermerkatuek “kutxa motelak” sortu dituzte saltzailearekin hizketaldi bat matendu nahi duten guztientzat. Egitasmo honek bakardade sentimenduaren aurka borrokatzea du helburu.
Geroz eta pertsona gehiagok pairatzen dute bilatu gabeko bakardadea. Batez ere adinekoei eragiten dien arazoa da. Horregatik, Jumbo supermerkatu kate holandarrak egitasmo berezi bat jarri du martxan sentimedu latz honi aurre egiteko.
“Kutxa motel” hauetan kontsumitzaileek ez dute presaka ibili beharrik. Kletscassas deitzen dira, hau da, "kutxa hiztunak" eta hizketaldiak mantentzeko diseinatuak daude. Modu honetan, elkarrizketa baten beharrean denak bertara jo dezake, bere erosketak burutu ondoren.
Jumbo Bakaradadearen aurkako Koliazio Nazionalaren parte da. Egitasmo hau Osasunaren, ongizatearen eta kirolaren ministerio holandarrak jarri zuen martxan. Izan ere, bakarkadadea arazo larria da herrialdeko adinduen artean. 75 urtetik gorako pertsonen erdiek bakarrik sentitzen direla aitortzen dute.
