Holandak telefonoak eta bestelako gailuak debekatuko ditu eskoletan
Neurria kontzentrazioa sustatzeko helburuz hartuko da.
2024tik aurrera, Holandako eskoletako ikasgeletan debekatuak egongo dira mugikorra eta bestelako gailu elektronikoak.
Holandako gobernuak iragarri du neurriaren helburua ikasleen kognizioa eta kontzentrazioa hobetzea dela. Gobernuaren ustez gailu hauen erabilerak ikasleen ikaskuntzan eragina du.
Mugikorrez gain, tabletak eta erloju adimentsuak ere debekatuta egongo dira ikasgeletan. Oraingoz egitasmoa ez da lege bezala aplikatuko, eta beraz, eskola bakoitzak eta gurasoek erabaki beharko dute zein diren araurik onenak haurrentzat eta zein modutan aplikatu.
"Mugikorrak gure bizitzarekin erabat korapilatuak badaude ere, ikasgelak ez dira euren lekua" esan du Robber Dijkgraaf-ek, Holandako hezkuntza ministroak.
"Ikasleak ikasgeleetan kontzentratu beharra dute eta modu egokian ikasteko aukera guztiak eduki. Ikerketa zientifikoen arabera mugikorrek hori oztopatzen dute" jarraitu zuen.
Behar bereziko ikasleek soilik izango dute aukera gailuak ikasgelan erabiltzekoa. Mugikor eta tableta behar duten klase berezietara ere zabalduko da salbuespena.
2024ko ikasturte bukaeran, Holandako gobernuak, neurria berrikusiko du aldaketaren bat behar ote duen ala ez jakiteko eta erabakitzeko beharrezkoa izango ote den egitasmoa lege bihurtzea ala ez.