Hogeita bi bertsolari gazte arituko dira Gipuzkoako Eskolartekoan
Lau saio egingo dituzte guztira, martxoaren 1ean hasita.
Gipuzkoako Eskolartekoaren XLIV. edizioa izango da aurtengoa, eta martxoaren 1ean hasi eta apirilaren 12an amaituko da. Lau kanporaketa izango dira guztira, ostiraletan, eta hogeita bi gaztek parte hartuko dute. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 12an Lasturko tabernan jokatuko den finalera, eta finaleko seikotea puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolarirekin osatuko da.
Honako hauek kantatuko dute martxoaren 1ean, Aizarnazabalgo Mikel Elkartean: Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Joanes Azpillaga, Suhar Gesalaga, Jare Antzizar eta Kattalin Arabolaza.
Hurrengo saioa martxoaren 8an izango da, Andoaingo Kotoi Elkartean, eta bertsolari hauek arituko dira: Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, June Aiestaran, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra.
Hirugarren kanporaketa Legazpiko Muruazpi Elkartean jokatuko da, martxoaren 15ean, eta Sustrai Goenaga, Amets Zubizarreta, Aratz Arzelus, Maddi Lasa, Araitz Ramos eta Haritz Murua arituko dira bertsotan.
Azkenik, Oiartzungo Girizia Elkartean egingo dute laugarren kanporaketa, martxoaren 22an. Bertan, Egiar Otegi, Julen Olaizola, Lide Arregi eta Danel Etxeberria
Kanporaketa guztiak bertso-afari formatuan izango dira, eta afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke, saio bakoitzaren bezperako eguerdira arte.