Hitchcock

Bere ibilbideko punturik gailenean, Hitchcockek aurrekontu txikiko beldurrezko film bat errodatzeko asmoa azaldu zion kontratupean zuen Paramount ekoiztetxeari. Honek ez zion proiektua onartu, baina Hitchcockek, berak zuzentzen zuen telebista saioko teknikarien laguntzaz, Psycho (1960) errodatu zuen. Zinearen historian eragin handiena izan duten lanetako baten sorrera prozesua azaltzen duen filma.