Hitchcock / Truffaut

Francois Truffautek Le Cinemá selon Hitchcock elkarrizketa liburua plazaratu eta mende erdia pasa ostean, Kent Jonesek egungo zuzendaririk azpimarragarrienetako batzuk jarri ditu suspentsearen maisuari buruz solasean; tartean dira Martin Scorsese, David Fincher, Wes Anderson, Olivier Assayas edota Richard Linklater. Zinezale orok derrigor ikusi beharreko dokumentala.