Historiako udaberririk beroena bizi dugu

Siberian 28 gradu erregistratu dituzte.

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, aurtengo udaberria "bereziki beroa" izaten hari da; aurrikuspenen arabera, datozen 5 urteetan planetaren tenperatura 1,3 gradu igoko da Iraultza Industrialaren aurreko dautekin alderatuta. 

Udaberria ez da beroa izaten ari den garai bakarra; aurtengo negua ere erregistratu diren epelenetakoa izan da, eta besteak beste, abenduan 0 gradutik gorako tenperaturak izan dira Errusian. Gauzak horrela, Copernicus Klima Aldaketaren Zaintza Zerbitzuak jasotako datuek diotenez, apirila historiako beroena izan da 2016koaren ondoren. 

Maiatza ere ez da atzean gelditu; haurreko 3 hamarkadetako datuak alderatuz, aurten 0,7 gradu igo da tenperatura munduan. Siberia izan da tenperatura beroenak erregistratu dituen eremua, 28 gradurekin (normalena garai honetan 13-15 gradu izango lirateke); urtarriletik apirila bitarte, 6.3 gradu igo da tenperatura bertan. Horrela, iaz eta aurten erregistratutako tenperaturak historiako altuenak izan dira.

Koronabirusak mundua gelditu du, baina ez Berotze Klimatikoa; Artikoko izotza abiadura bizian urtzen jarraitzen du, horrek ekarriko dituen ondorio latzekin. Ez ote gaude beste pandemia baten atarian?