Historiako orgiarik jendetsuena antolatu dute!
Apuntatu zita: ekainak 2, Las Vegasen!
Megane Life elkarteak urtero luzatzen du orgia erraldoi baterako deialdia, eta aurten, munduko errekorra gainditzeko helburua dute; hala, ekainaren 2an Las Vegasen bilduko dira mila parte-hartzailetik gora, historiako orgiarik jendetsuena osatzeko prest. Animatuko zara?
BAZENEKIEN?
Oraingoz, errekorra Japonian dago; 2017an 500 laguneko egin zuten historiako orgiarik handiena.
MASKARADA
Eyes Wide Shut film mitikoan bezala, parte hartzaile guztiek maskarak eramango dituzte, beren identitateak babesteko; izan ere, Megane Lifek antolatzen dituen festak oso mediatikoak izaten dira. Hori bai, beren jostailu erotiko gogokoenak eraman ditzakete. Badakizu beraz, hartu zure jostailua eta parte hartu!