Hiru plan astebururako
Egun hauetarako plan bila bazabiltza, hemen dituzu hiru proposamen. Gozatu!
1. Eiderren kontzertua gaur, Lazkaon
Musikari lazkaotarrak herrian joko du gaur, 20:00etatik aurrera, Areria aretoan. Eiderrek beste kide batzuk ere gonbidatuko ditu, hala nola STR eta Maren. Nøgen taldean ezagutu genuen Eider, baina bakarkako ibilbideari ekin zion gero. Loratzen izeneko diskoa kaleratu zuen, pop giroko kantuekin eta bestelako ukitu batzuk ere emanez. Ez espero ezer nigandik kantua argitaratu zuen eta izen bereko biraren barruko kontzertua izango da hau.
2. 40 Minutu Rock, bihar, Durangon
40 Minutu Rock jaialdiaren aurtengo leloa Indarrak batuz askatasunerantz izango da eta Landako Gunea jendez eta musikaz beteko dute beste behin. Goizeko hamar eta erdietan hasiko da eta hainbat talde eta bakarlarik hartuko dute parte: Nakar, Süne, Anestesia, TOC, Dupla, Kaleko Urdangak, Sukena, Pinpilinpussies, Añube, Maruxak... Egun ederra igarotzeko aukera izango da beraz.
3. Izakiak ikuskizuna, Sarako leizeetan
Alabena konpainiaren ikuskizun honetan dantza, musika eta arte plastikoak uztartzen dituzte. Arantxa Lannesek, Ekhi Lambertek eta Pierre Sanglak unibertso poetiko eta kontenplatibo batean murgilaraziko dituzte ikus-entzuleak. 50 minutuko iraupena du emanaldiak eta paraje eder batean esperientzia hau gozatzeko aukera izango da igandean, hilaren 16an, 11:00etatik aurrera.
