Hiru emakumetatik biri ez zaie gustatzen argazkietan duten itxura

Gure gizartean itxurakeria, ia-ia, legea da. Sare sozialek estetikaren arauak zehazten dituzte eta asko ez zaude gustura argazkietan duten itxurarekin.

Ikerketa CEWEk burutu du 2022ko apirilean. Honen arabera, kameraren aurrean nola agertzen diren gutxiri gustatzen zaie, %70ak nahiago du argazkia atera argazkian atera baino. 

Dirudienez gainera, adinarekin konplexu hauek areagotu egiten dira. 65tik gorako %31 bakarrik ikusten dira ondo argazkietan; 18-25 urteko pertsonen artean, aldiz, kopurua %50ekoa da. 

Ikerketaren arabera, emakumezkoek dituzte konplexurik handienak. Emakumeen artean %34 bakarrik daude gustura argazkietan duten irudiarekin, gizonezkoen artean kopurua %50ekoa da. Gainera, emakumeen %79k nahiago du argazkia berak atera, eta ez bere burua argazkian ikusi. Kopuru hauek erakusten dute gizarteak emakumeei inposatzen diola gehien bat irudi perfektua eduki beharraren presioa. 

Lasaigarrienak taldeko argazkiak iruditzen zaizkigu. Joera hau hazi egiten da adinean aurrera egin ahala. 65 urtetik gorako pertsonen artean %88k nahiago du familia edo lagunekin batera azaldu argazkian. Aldiz, 18-25 urte bitarteko gazteen artean %69koa da kopurua. 

Alta, gehiengoak nahiago badu ere argazkian ez azaldu, argazkiekin gustura geratzen direnean plazerez erakutsi ohi dituztela ere azpimarratzen du ikerketak.