Hirietan birnaturalizazioak nahitaezkoa behar luke

Orain koronabirusa dela eta gure hiri eta herriak egokitzen ari garen honetan birnaturalizazioak hiri guztietako nahitaezko estrategia behar luke, baina zer da zehazki?

Birnaturalizazioa edo rewilding urbanizazio aurreko baldintza naturalak berreskuratzeko prozesua da. Birnaturalizazioa ez da bakarrik landaredia landatzea, baizik eta lotura ekologikoa berreskuratzea erabateko esku-hartzearekin. Birlandatzean bertako landareekin noski, ez atzerritarrak, bestela desorekak sortu baitaitezke ekosistema lokalean. 

Historian zehar gizartearen ispilua izan dira hiriak, hiritarren behar eta interesen arabera eboluzionatzen joan direnak. Hiriaren garapen azkarregiagatik egun krisi klimatikoari aurre egin beharrean gaude, baina krisia ez zegoeneko estrategiekin ari gara irtenbidea ematen saiatzen, baliabide naturalak amaigabeak balira legez. Horregatik dira beharrezkoak birnaturalizazio proiektuak hirietan, erresilenteak diren proiektuak sortzeko krisi klimatikoaren aurk
a. Ingurumenari onurak ekartzeaz gain, gure ekonomiari ere on egiten dio gainera, onuras sozialak ere aipatzekoak dira.

Ingurumenarentzat onurak
Ezinezkoa da ingurumenarentzat honek dakartzan onurak ezbaian jartzea, gune naturalen kalitatea hobetzen baitu, airearen kalitatearekin batera, beste gauza askoren artean. Birnaturalizazioak bioaniztasuna hobetzea dakar, hiriko karbono dioxido igorpenen zati handi bat xurgatuz.

Onura sozialak
Hiritarren osasunean ere onurak ditu, gune berde gehiago egongo baitira. Honek, hiritar bakoitzak medikuan xahutzen duena kopurua murriztuko luke. Horretaz gain, ikusi da gune berde gehiago dauden auzo eta lekuetan haurrek berepisua baino gehiago irabazteko aukerak murrizten direla. Gune berdeek hiritarrak erakartzen baititu bertan paseatzera, jolastera edota bizikletan ibiltzera. Gainera, ikerketa batzuk ondorioztatu dute natura guneek depresioa edota bestelako gaixotasunak edukitzeko aukerak murrizten duela. 

Onura ekonomikoak
Ez dira gehiegitan aipatzen onura ekonomikoak, baina baditu. Aipatutako osasun gastuetan aurrezteaz gain, birnaturalizazioak ekonomia lokala hobetzen du epe ertain eta luzera. Udaletako diru aurrekontuetan onura nabarmenak eta zuzenak ere baditu, batez ere itsasertzeko hiri eta herrietan. Izan ere, hauetan mantentze lanetako gastuak izugarri murrizten ditu. Adibide ona da itsasertzeko paseoena, non urtez urte konpondu behar izaten diren itsasoaren indarragatik, birnaturalizazioarekin ez lukete horrenbeste konpontzeko beharrik izango.

Zoritxarrez, aldaketa klimatikoak fenomeno hauek geroz eta muturrekoagoak izatea eragingo du, naturak berea dena modu zorrotzagoen exijituz. Hau da ikastea gehien kostatuko zaigun ikasgaia. Ondorio hauek ikusita ere, jasangarriak ez diren azpiegituretan xahutzen baitugu dirua. Hala ere, munduko hiri batzuk birnaturalizazioaren aldeko apustua egin dute, nahiz eta salbuespena diren.