Hiri ekologikoa
Abu Dhabitik hurbil Arabiako Emirerri Batuetako hiriburua da Abu Dhabi munduko lehen hiri ekologikoa eraikitzen ari dira. Hiri ekologikoan, kale guztiak oinezkoentzat izango dira, estalita egongo dira, eta panelak jarriko dituzte gainean, eguzki energia jaso ahal izateko. Garraiobide bakarra errail magnetikoetan dabiltzan bagoiak izango dira. Ura itsasotik hartuko dute. 50.000 lagunentzat izango da. Eraikitze lanak 2009an bukatu nahi dituzte. Harrigarria, hau Arabiako Emirerri Batuetan gertatzea. Izan ere, basamortuan patinatzeko izotz pistak eta antzeko proiektu antiekologikoak egiteagatik izan da maiz albiste estatu hau.