Hiri baratzeak elikadurak sortzen duen karbono lorratza murrizteko

UPM eta CEIGRAM-eko ikertzailek hiri baratzeek karbono igorpenen murrizketan izan lezaketen rola ikertu dute. Emaitzen arabera pertsonako eta urteko 205 kilogramotan murriztuko lirateke igorpenak.

Ikerketarako Madril hiria erabili da. Bertako biztanle guztiek euren elikadura ohiturak aldatuko balituzte, hiri baratzeak jarriz euren etxeetan edo komunitatean, CO2 igorpenak %6 murriztuko lirateke hirian. Kopuru hau hiriko jarduera industrial guztiak geratzearen parekoa da. Honela, pertsonako eta urtean 205 kilo CO2 gutxiago igorriko lirateke jokabide jasangarri hauekin. 

Kontuan izanik, berotegi efektua sortzen duten gasen igorpenen laurdena nekazaritzako elikagaiak lortzeko sistematik sortzen dela, ez da harritzekoa zientzia komunitateak bere arreta honetan jartzea eta aztertzea nola aldatu dezakegun gure elikatzeko modua aldaketa klimatikoari aurre egiteko. 

Hirietan, potentzial hau kontsumitzaileen erabakietan oinarritzen da, baina erabaki horiek elikadura kate osoan dute eragina. Hori dela eta, hiriko baratzeek rol garrantzitsua bete dezakete ohitura aldaketa hauetan. 

Hiri baratzeak, elikagaien jatorriarekin berriz ere konektatzeko espazioak dira. Hausnarketa eta kontzientziazio gehiago bultzatzen du elikagaiak eskuratzeko erabakiak hartzerako garaian. Eta hori gutxi balitz, garaiko barazki freskoen kontsumoa bultzatzen du. Hau guztiagatik, ikerketak hiri baratzeek hirietako igorpenen izan dezaketen rol garrantzitsua aztertzen du. Lortutako emaitzak esanguratsuak izan ziren hasieran aipatu dugun bezala.

Animalia jatorriko produktuen kontsumoaren murrizketa ere gakoa da ikerketan aipatzen denez. Barazki gehiago duen dieta batera igaro ez gero are eta jasangarriagoak izango ginateke, baina baita osasuntsuagoak ere. 

Igorpenei lotutako beste aldaketak batzuk ere aipatzen dira. Adibidez bertako jatorria duen produktuak erosteak karbonoaren igorpena gutxitzen laguntzen du; baita erosketak egitera oinez edo bizikletan joateak. 

Aldaketa guzti hauekin, ingurumena zaintzen laguntzeaz gain, gure osasuna ere zainduko dugu.