Hipolito bideo-jokalariaren hitzaldia izango da Tabakaleran
Bere esperientziaz, bilakaeraz eta zaletasuna ogibide bihurtzeaz arituko da solasean datorren ostegunean.
Bideo-jokoen mundua etenik gabe ari da garatzen eta profesionalizaziorako espazio eta profil berriak sortzen ari da. Merkatua bera ere zabaltzen ari da hein berean eta gero eta pertsona gehiago biltzen ditu. Hori dela eta, Tabakalerak Ander Hipolito gamer profesionalaren hitzaldia antolatu du ekainaren 10ean, 19:00etan, lehen solairuan dagoen Z aretoan.
Hipolito gamer profesionala da eta Realaren ordezkaria eLaLiga 2020-2021 denboraldian. Hitzaldian bere esperientziaz eta bere zaletasuna lanbide bihurtzeaz arituko da, eta baita orain arteko bilakaeraz ere. Jon Ercilla Realeko IT proiektuen arduraduna izango da hitzaldiaren moderatzailea.