Hilerri alaia

Sapanta izeneko Errumaniako herria ezaguna da bere hilerriko arkitektura singularragatik. Hilobiak kolore alaiekin eta marrazki xaloekin apainduta daude, baita idatzi umoretsu eta dibertigarriekin ere. Hori dela eta, Hilerri alaia (Merry Cemetery) izena jarri diote. Egurrezko oroigarrien gainean irudikatutako eszenek hildakoaren bizitzako pasarteak erakusten dituzte. Kulturen arteko talkaren ispilu da; batetik, heriotzaren hotsanditasun tristea, eta bestetik, bizitza berri baterako sarbidea denez gero, zoriona. Gaur egun, hilerria aire zabaleko museoa da, eta turista askok bisitatzen dute urtean zehar.