Hilabetez benetako janariarekin elikatzen garenean gertatzen dena

Hilabetez benetako janariarekin elikatzen garenean gertatzen dena Zure hozkailuko janari gehiena ez da uste duzun bezain naturala; bereizteko gai ote zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilabetez-benetako-janariarekin-elikatzen-garenean-gertatzen-dena/@@download/image/whole-foods-processed-foods.jpg
2018/02/21
berria
Zure hozkailuko janari gehiena ez da uste duzun bezain naturala; bereizteko gai ote zara?
Hilabetez benetako janariarekin elikatzen garenean gertatzen dena

Adi erronkari; gai izango zinateke 30 egunez soilik benetako janariz elikatzeko? Baiezkoa eman aurretik, ba al dakizu benetakoa eta prozesatutakoa bereizten? Gehienek ez dakite patata frijituez, pizzaz, prestatutako janariaz, zukuez eta saltsa guztiez gain, ogi zuria, txokolatea, zerealak, esnekiak, gailetak edota produktu dietetikoak ere elikagai prozesatuak direla. Hozkailuan garbiketa egiteko prest?

 

 

Instagrameko influencer batek erronka bete berri du; ez da nolanahiko influencerra, Carlos Rios dietista baizik. Bere esperientziaren arabera, ez da erraza izan prozesatutako elikagaiak baztertzea: "Erosketa egitean, produktu bakoitzaren etiketa begiratzera ohitu behar izan dut; bost osagai baino gehiago bazituen, erabat baztertu behar nuen". Hilabeteren ondoren, Riosek sistema bat garatu du prozesatutako elikagaiak detektatzeko. Hala, etiketa badauka, bost elikagai baino gehiago baditu, edota findutako irinekin eta olio begetalekin eginda badago, ziur prozesatutako janaria dela.

 

 

Eta zer gertatzen zaigu 30 egunez elikagai naturalekin elikatzen garenean? Gorputzak segituan nabaritzen du aldaketa Riosen esanetan, eta hilabete igaro ondoren, erronkarekin jarraitzeko asmoa du: "Ez da ezer gertatzen noizbehinka garagardo bat edateagatik, baina ohitura hartzen badugu eta denok begiratzen baditugu etiketak, supermerkatuei irabaziko diegu".